2024
Ce document est lié à :
info:eu-repo/semantics/altIdentifier/doi/10.61879/riev691zkia202406
info:eu-repo/semantics/OpenAccess
Ekaitz Santazilia et al., « (Two Basque verse collections in the 19th-century Navarre: Udabe and Doneztebe/Santesteban) », HAL SHS (Sciences de l’Homme et de la Société), ID : 10.61879/riev691zkia202406
Udabeko eta Doneztebeko XIX. mendeko euskal bertso-sorta argitaragabe bana ekarri ditugu lan honetara. Udabekoetan, neska batzuen jokamolde laxoa kritikatzen da. Doneztebekoetan, maisuak hainbat emakume haurdun utzi izana. Bertsoen testuingurua azaldu dugu, edizio-irizpideak finkatu, eta testu editatuak ekarri. Bertsoak idatziz ere ibili zirela ikusi dugu, eta Lehen Euskara Modernoko erdialdeko aldaera linguistiko prestigiotsuak Nafarroako bertsolaritzara ere ailegatu zirela erakutsi.