Ohar bat literatura historiografiaz : B. Echepare erdi-aroko autore?

Fiche du document

Date

2007

Type de document
Périmètre
Langue
Identifiants
Collection

Archives ouvertes

Licence

info:eu-repo/semantics/OpenAccess



Citer ce document

Bernard Beñat B. Oyharçabal, « Ohar bat literatura historiografiaz : B. Echepare erdi-aroko autore? », HAL-SHS : linguistique, ID : 10670/1.3h1hl1


Métriques


Partage / Export

Résumé Id

Ez ahal didate beltzuri eginen literatura historiaren ikertzaileek, ni eremu horretako noiz behinkako ikusliarra izanki, hartan behar baino barnago men-turatzen banaiz, eta kontu zahar batzuetara itzulirik, euskal literaturaren his-toriografia hunkitzen duten zenbait gogoeta plazaratzen baditut. Aspaldi gogoa alhan naukan paradoxa honetaz ariko naiz: hainbestetan aipatu den eus-kal literaturaren berankortasunak arras salbuespen guti izan du 1545etik joan den mendearen hondar hamarkadak arte, haietarik bat, ene aburuz, Echepareren Linguae Vasconum Primitiae izanik. Izan ere, euskal literaturak argitalpenik izan badu bere garaiari zegokionik, erran nahi baitu euskal gizar-tearen testuinguruan bere garaiko literaturaren fruitu izan denik, hura izan da. Oro har, berant eta destenorez ibili bada euskal literatura, salbuespen gisa agertzen zaigu alderdi horretarik Echepareren kopla liburua (baita, berdin, sorkuntza literaturatik kanpo, Leiçarragaren itzulpenak ere), ez, ene ustez, aipatu gibelamendu kroniko baten hasikin gisa.

document thumbnail

Par les mêmes auteurs

Exporter en